<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Kutxaz Kanpo 2026: Hiztunen jabetze eta ahalduntzea</title>
        <link>https://peertube.eus/videos/watch/42b07bc7-aaf7-4caf-9199-5839480c0e44</link>
        <description>Kutxaz kanpo” Badalab Hizkuntza Berrikuntzako Laborategia eta Fikzio Fabrika kolektiboaren artean mahai, karta eta rol jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da, euskararen eta euskal hiztunon etorkizunak elkarrekin pentsatzeko marko moldagarri eta modularra bezala planteatu duguna. 2024 eta 2025ean hainbat saio egin genituen eta 2026 urtean, UEUrekin batera jauzi bat eman nahi izan dugu, Kutxaz Kanpo 2026: Euskararen orainak eta etorkizunak zikloarekin. Gaiaren inguruko esperientzia eta ezagutza duten eragileen hitzartzeekin batera jolas eta joko ezberdinak ekarriko ditugu, ohiko ikastaro formatuetatik haratago hausnarketa, elkarrizketa eta esperientzia kolektibo ludiko eta eraldatzaileak ahalbidetzeko asmoz. Ziklo honetan Euskal Herriko 5 espazio esanguratsutan hizkuntza eta hiztunen inguruko 5 ideia landuko ditugu: Jabetzea eta ahalduntzea, Hizkuntza-ohiturak, Komunitatea, Utopia eta Nostalgia eta Kontakizunak eta Sorkuntza. HELBURUAK: Gaiaren inguruko esperientzia eta ezagutza duten eragile eta kasuak zuzenean ezagutzea., Euskararen oraina eta etorkizunari buruzko hausnarketa, elkarrizketa eta esperientzia kolektiboak ahalbidetzea., Ohiko ikastaro formatuetatik haratagoko formakuntza markoekin elkarrekin esperimentatzea., Lehen saioa, hiztunen jabetzea eta ahalduntzeari lotutakoa izan da, maiatzaren 8an, Badalabeko egoitzan, Errenterian. Saio horretan beste esperientzietatik (euskalgintza, feminismoa, antiarrazismoa) ikasi ahal izan dugu, eta ondoren, jolasean aritu gara gerturatutako parte hartzaileak  euskal hiztunen jabetze eta ahalduntzean aurrerapausoak nola eman elkarrekin pentsatzeko. Hizlarien aurkezpenak Manex Agirre Arriolabengoa. Bertsolaria eta euskara teknikaria. Hemen, Malen Aldalur Azpillaga. Azpeitiako Udaleko Parekidetasun saileko teknikaria. Hemen, Sheila Padrones Gil. Sos Arrazakeriako Etxeko Lanaren arloko teknikaria. Hemen, Hiru ekarpenek hari komun batzuk partekatu zituzten: jabetzea edota ahalduntzea prozesu kolektibo bezala ulertzea (indibiduala eta politikoarekin batera), kontzientzia kritikoa lantzea, espazio seguru eta parte-hartzaileak sortzea, eta subjektu politiko aktiboak eraikitzea.</description>
        <lastBuildDate>Wed, 20 May 2026 07:03:44 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://peertube.eus</generator>
        <image>
            <title>Kutxaz Kanpo 2026: Hiztunen jabetze eta ahalduntzea</title>
            <url>https://peertube.eus/client/assets/images/icons/icon-512x512.png</url>
            <link>https://peertube.eus/videos/watch/42b07bc7-aaf7-4caf-9199-5839480c0e44</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://peertube.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://peertube.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=42b07bc7-aaf7-4caf-9199-5839480c0e44" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>